VI. Jornadas Mujeres Desenredando Violencias

2020ko urriaren 2tik azaroaren 24ra Hika Ateneon.

«MUJERES DESENREDANDO VIOLENCIAS» JARDUNALDIEN SEIGARREN EDIZIOAK GUGAN BIZI DIREN BOTERE-EGITURA HIERARKIKOAK ASKATZERA GONBIDATZEN GAITU.  

ZENBAT ALDIZ BEGIRATU DIOGU ELKARRI ETA AZTERTU DUGU EGOERA POSIZIO PRIBILEJIODUNETIK? IKUSTEN AL DUGU GEURE BURUA HOR?

2020an hautsi egin da lehen ezagutzen genuen errealitatea. Egitura zaharkitu eta ustelak polarizatzen eta kolapsatzen hasiak dira. Amorru indibidual eta kolektiboa, pandemiaren aurretik gizarte zibilean artikulatzen hasia zena, indartu egin da. Boterearen jabe denak ez ditu bere posizioak utzi nahi eta beldurraren bidez, gu bere interesetara eramaten saiatzen da. Arazoa ez da, hala sinestarazi nahi badigute ere, nor dugun parean; arazoa da sistema ez dagoela komunak diren gauzen alde, eta eraldaketa eskatzen duela.

2019ko bizitza ez da itzuliko, eta geure gorputzean orain arte ezaguna zitzaigunarekin haustura- eta eraldaketa-bizipen bat izaten ari gara. Hemen, haustura horretatik, gure praktikan geure baitan dauden egitura hierarkikoak desegitera gonbidatzen dugu geure burua.  Bizi garen gizarteetan sistema bertikaletan sozializatu gara eta ikasi dugu boterea edukitzeko gehiegikeria erabili behar dela. Balioen aldaketa behar dugu, zerbaiten gaineko kontrola zerbaiterako kontrol bihur dadin, eta hala, botere kooperatiboago baterantz joan gaitezen.

«Mujeres Desenredando Violencias» jardunaldien seigarren edizio hau ilustratzen duen irudiak, Eszter Katalin artistak sortuak, sinbolikoki jardunaldi hauen helburua zein den erakusten du. Irudian bi gorputz ageri dira, eta eskuetan elkarri lotzen dituen hari gorri bat dute; elkarrekiko mendekotasuna dute. Baten mugimenduak besteari eragiten dio, eta alderantziz, hainbesteraino, ezen gorputzen nahaspila deskorapilatzeko elkar entzun behar baitute; bestela handitu egiten da nahaspila hori. Askatzeko prozesuak harremana, denbora, antolamendua, entzutea eta konfiantza behar ditu. Bi eskuek lan egiten dute harietatik askatzeko; elkarren babesa eskatzen dute, nahiz eta batzuetan mindu, hartzen ditugun posizioez jabetzen garenean.

Harremanetan posizio ez-parekideak daude ditugun botereen arabera. Hain zuzen ere, boterea nagusiki arau sozialak betetzeak ematen baitu, baina ez beti. Eta hemen eztabaida irekia da. Urteetan zehar hitz egin gabeko kontuak izan dira, eta azken aldian ahots batzuk aditzen ari gara zapalkuntzatik, zaurgarritasun posizioetatik, ahalduntzen eta ahotsa goratzen ari direnak beren errealitatearen berri emateko. Zenbat aldiz begiratu diogu elkarri eta aztertu dugu egoera posizio pribilejiodunetik? Ikusten al dugu geure burua hor? Urteak daramatzagu intersekzionalitateaz eta emakumeak gurutzatzen dituzten hainbat zapalkuntzaz hitz egiten, zapalkuntza bikoitza, zapalkuntza hirukoitza… baina zer gertatzen da pertsona bakoitzak dituen pribilejioekin, eskubideekin eta botereekin?

Edizio honetan potentziak umoretik, aktibismo arrazializatutik, gorputz adierazpenetik, artetik, aniztasun sexualetik eta generotik eta feminismoetatik konjuratzeko espazioak erraztuko ditugu.  

Sentiberatasunak, harremanak eta nahi genituzkeen beste edozein emozio-ehun partekatzeko espazioak sortu nahi ditugu; lan pertsonal eta kolektibo hori da deskorapilatzearen lehenengo pausoa.

INSCRIPCIONES

Todas las actividades tienen aforo limitado y es necesario inscribirse previamente en este enlace.

PROGRAMA DE ACTIVIDADES

LA SEXTA EDICIÓN DE LAS JORNADAS «MUJERES DESENREDANDO VIOLENCIAS» NOS INVITA A DESENREDAR LAS ESTRUCTURAS JERÁRQUICAS DE PODER QUE HABITAN EN NOSOTRXS.

¿CUÁNTAS VECES NOS HEMOS MIRADO Y ANALIZADO DESDE LOS LUGARES DE PRIVILEGIO? ¿NOS RECONOCEMOS EN ELLOS?

Del 2 de octubre al 24 de noviembre en Hika Ateneo.

En 2020 se ha quebrado la realidad tal y como la conocíamos. Las estructuras caducadas y podridas han empezado a polarizarse y a colapsar. La rabia individual y colectiva, que antes de la pandemia ya venía articulándose en la sociedad civil, se ha intensificado. Quien ostenta el poder no quiere abandonar sus posiciones e intenta conducirnos hacia sus intereses a través del miedo. El problema no es quien está enfrente, aunque intentarán hacernos creer que sí, el problema es que el sistema no está al servicio de lo común y pide transformarse.

La vida del 2019 no volverá y en nuestros cuerpos estamos atravesando esta vivencia de ruptura y transformación con aquello que era conocido hasta ahora. Aquí, desde lo que se quiebra, nos invitamos a desenredar las estructuras jerárquicas de poder que habitan en nosotrxs, en nuestras prácticas. Vivimos en sociedades en las que nos hemos socializado dentro de sistemas verticales y hemos aprendido que para tener poder se ha de ejercer el abuso. Necesitamos un cambio de valores que transforme el poder sobre en poder para y así encaminarnos hacia un poder más cooperativo.

La imagen que ilustra esta sexta edición de “Mujeres Desenredando Violencias”, ideada por la artista Eszter Katalin, muestra simbólicamente cuál es la propuesta de estas jornadas. En la imagen hay dos cuerpos entrelazados en las manos por un hilo rojo, son interdependientes. El movimiento de uno afecta al otro y viceversa hasta tal punto que para deshacer el lío los cuerpos han de actuar escuchándose, si no el embrollo aumenta. Desenredar es un proceso que requiere relación, tiempo, disposición, escucha y confianza. Las dos manos trabajan para deshacerse del hilo, las dos se apoyan mutuamente aunque haya momentos de dolor al hacernos conscientes de las posiciones que encarnamos.

En nuestras relaciones hay posiciones desiguales según los poderes con los que contamos, poder en su mayoría concedido por cumplir con las normas sociales, pero no siempre. Y aquí hay un debate abierto. Durante años han sido cuestiones no habladas y en el último tiempo escuchamos voces que desde la opresión, desde posiciones de vulnerabilidad, se empoderan y alzan la voz para mostrar su realidad. ¿Cuántas veces nos hemos mirado y analizado desde los lugares de privilegio? ¿Nos reconocemos en ellos? Llevamos años hablando de interseccionalidad y de las diversas opresiones que atraviesan a las mujeres, la doble, la triple… pero ¿qué pasa con los privilegios, los derechos y los poderes que cada persona tiene?

En esta edición vamos a facilitar espacios donde conjurar potencias desde el humor, los activismos racializados, la expresión corporal, el arte, la diversidad sexual y de género y desde los feminismos, por supuesto.

Queremos construir espacios donde poder compartir sensibilidades, relaciones y todos los tejidos blanditos que nos apetezcan, este trabajo personal y colectivo es el inicio del desenredo.

KURTSO BERRIA / nuevo curso 2018-2019

Hika ateneo zerbitzuak

Hika Ateneoko lan-taldetik, datorren urriaren 3an, asteazkena, ilusio eta energia handiz hasiko dugun 2018-2019 ikasturtera, kafe-zientifikoarekin (hilabetero). Begira antolatuko ditugun ekintzetara, modu aktibo batean parte hartzera animatzen zaituztegu.

21 urte hauek badira zama, baina baita akuilua ere. Hikaateneoak zutik dirau eta borrokan jarraitzen du ikasturte honetan, agenda bete egistasmo eskeintzen jarraitzeko. Topaketak, jarduerak, erakusketak, kontzertuak, hitzaldiak, aurkezpenak… Kurtso hasiera honetan bereziki hurrego ekitaldi hauek antolatzen buru-belarri gabiltza:

Leer más

Cookie-Erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politikalotura informazio handiagorako aukera ezazu.Informazio Gehiago

ACEPTAR
Aviso de cookies
X