MDV21
Indarkeria obstetrikoa genero-indarkeria mota bat da. Abusuzko jokabidearen eta gehiegizko medikalizazio eta patologizazioaren bitartez, haurdunaldian, erditzean eta erditu ostean eragindako tratu txarra litzateke, emakumearengan eta bere umearengan ondorio fisiko eta psikologiko larriak eragin ditzakeena.
Haurdunaldian, erditzean eta erditu ostean amak eta umeak dituzten behar emozionalak ez ezagutzea suposatzen du. Emakumeak bere sexualitateari, gorputzari eta umeari dagozkion erabakiak askatasunez hartzeko gaitasuna eta autonomia ez aitortzea. Eta erditzeak normaltasunez garatzeko behar dituen posturak, erritmoak eta denborak ez errespetatzea.
Osasun-langile guztiek ez dute indarkeria erabiltzen, eta eragiten dutenean, gehienetan, ez dakite hori indarkeria denik. Emakumeak ere, kasu askotan, ez dira kontziente jasan dutenik. Existitzen dela ere ukatu egiten da.
Zer da? Ze ondorio ditu? Nola hartu dakioke aurre?
ESTITXU FERNANDEZ MARITXALAR
Estitxu Fernandez Maritxalar psikologo perinatala eta Gestalt terapeuta da, eta Osasun Mental Perinatala Sustatzeko Erroa elkarteko kide. Bertan, emakumeei eta bere sistema familiarrari laguntza eskaintzen die amatasunaren prozesuan eta prozesu horretan ager daitezkeen zailtasunetan, izan bakarka, izan haurdunaldi eta haziera taldeetan. El parto es nuestro taldeko bazkidea ere bada. Horrez gain, Gure erditzearen jabe liburua idatzi zuen 2013an, erditzearen inguruko ebidentzia zientifikoan eta bizipen pertsonaletan oinarritutakoa. Erika Lagomarekin batera, amatasunaren esperientzia anitzen narrazio-liburua idazteko Tene Mujika beka jaso du aurten. Horrez gain, azken aldian, indarkeria obstetrikoa pairatu duten emakumeen testigantzak jasotzen ari da.
Solasaldia
Asteartea
2021/11/09
18.00 – 19.30