BADATOR HERRIDENDA 2016-2017!

Abenduaren 19tik urtarrilaren 5era Zirikan…

 BADATOR HERRI DENDA 2016-2017!

Abenduan sartu gara iadanik, eta kultura, hausnarketa eta konpromisoaren zale direnentzat, hitzordu garrantzitsua gainera datorkigu. Durangoko azokaren ostean, Black friday eta gabonetako ofertak alde batera utzita, kaleak argizatzeko dirua xahutzeko beharrik gabe… Badator Zirika! Herri gunera, bilboko kolektiboen Herri denda!

Baina… Zer da herri denda? Herri denda Azoka bat da, topagune bat, kolektiboek ditugun materialak eskaini, besteenak ikusi eta elkarrengandik ikasteko erabili dezakeguna. Herri mugimenduaren lana diruz sustatzeko aukera, arropa politenak eskuratzekoa, liburu eta diska berezienekin gozatzekoa…

Hiru astez (Abenduaren 19tik Urtarrilaren 5era) Zirika! Gunean (Erronda, 12) aurkituko dituzu, besteak beste, gerren aurka, planetaren alde, internazionalismoan, presoekiko elkartasunez, sorkuntza librean, feminismotik edota komunikazioan lan egiten dugun taldeen materialak. Ireki atea eta sartu bilboko Herri mugimenduaren azokara!

    Aurtengo edizioan bi ekimen izango ditugu Herri dendaren baitan:

Abenduaren 22an 19:30etan /// HITZALDIA ///

“¿Qué es la campaña BDS y cómo hacer boikot a Israel?” Bilboko BDZ taldea

 Abenduaren 28an 19:30etan /// EZTABAIDA ///

“Gazte boterea aztergai” GITE-IPES eta ERNAI


+ INFO:

https://www.facebook.com/pages/Zirika-herri-gunea/526495770723450

http://komiteinternazionalistak.org/

Deja un comentario

Cookie-Erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politikalotura informazio handiagorako aukera ezazu.Informazio Gehiago

ACEPTAR
Aviso de cookies