BOTERE HARREMANAK, BOTEREA HARREMANETAN

MDV21

Feminismoak hamarkadak daramatza harremanetako boterea ikertzen eta lantzen. Txarrak izaten al dira beti botere harremanak? Posible al da guztiz berdintasunean oinarritutako harremanak izatea? Gure harreman afektiboetako boterea ezaba al dezakegu? Azken urteetan, garrantzi soziala irabazten ari dira zenbait harreman-alternatiba: egitura patriarkalak diren heinean monogamiari eta maitasun erromantikoari kritikak egiten dizkiotenak. Polimaitasunak, proposamen politikoa delako, hierarkia afektiboak birplanteatu eta sare ekitatiboagoetan zaintzak berrantolatu nahi dituen diskurtsoa du. Hala eta guztiz ere, diskurtso horiek nola elkartzen dira botere-egiturekin? Polimaitasuna eta monogamoak ez diren proposamenak askatasun-eremuan ote daude, edo botere, erresistentzia eta zapalkuntzen harremanean trabatuta daude? Hizketaldi honetan haustura-aukerak eta monogamoak ez diren apustuek erronka afektiboan dituzten arriskuak jarri nahi ditugu mahai gainean, betiere, garrantzitsua den galderarantz aurrera egiteko: Zer egin dezakegu harremanekin?

BEATRIZ CEREZO GONZÁLEZ ETA LIONEL SEBASTIÁN DELGADO
Beatriz Cerezo González Tenerifekoa da (Kanariar uharteak), psikologoa eta Indàgora psikoterapia zentroko sortzaile kidea (Bartzelona), banakako eta bikotekako psikoterapian aditua, hiru ardatz nagusietan oinarrituta: harremanak, aniztasuna eta generoa. Ohikoak ez diren harremanetan eta identitate-aniztasunetan dago espezializatuta, ikuspegi feministatik eta sistemikotik. Gainera, banakako arazoari eta arazo sozialari konstruktibismotik eta azterketa existentzialetik abiatutako ikuspegia txertatzen dio. Horretarako, psikoterapia, tailerrak eta hizketaldiak eskaintzen ditu. Psikoterapia- eta genero sareko kidea da Espainiako estatuan, eta aktibista osasun mentalean eta harreman ez-monogamoetan ibilbide profesionalaren hasieratik.

Lionel Sebastián Delgado filosofoa eta soziologoa da, eta Soziologian doktoregaia Bartzelonako Unibertsitatetik. Miguel Hernández Unibertsitateko Maskulinitateen Behatokiko kidea eta Hombres Contra el Patriarcado proiektua zuzentzen du beste batekin batera. Ikerketan egindako lanaz gain, dibulgatzailea, tallerista eta trebatzailea da genero, politika eta harremanen politika gaietan.

Solasaldia ONLINE >>   https://us02web.zoom.us/j/89100365909
Asteazkena
2021/10/13
18.00-19.00

El feminismo lleva décadas indagando y abordando el poder en las relaciones. ¿Son siempre malas las relaciones de poder? ¿Es posible tener relaciones totalmente igualitarias? ¿Podemos eliminar el poder de nuestras relaciones afectivas?
En los últimos años, han comenzado a ganar importancia social alternativas relacionales que plantean críticas a la monogamia y al amor romántico como estructura patriarcal. El poliamor como propuesta política sostiene un discurso que busca replantear las jerarquías afectivas y reorganizar los cuidados en redes más equitativas. Sin embargo, ¿cómo dialogan estos discursos con las estructuras de poder? ¿Son el poliamor y las propuestas no monógamas un espacio de libertad o se encuentran atravesadas de relaciones de poder, resistencias y opresiones?
En la presente charla queremos plantear las posibilidades rupturistas y los riesgos que tienen las apuestas no monógamas en el reto afectivo para finalmente avanzar hacia la pregunta clave: ¿Qué podemos hacer con las relaciones?

BEATRIZ CEREZO GONZÁLEZ Y LIONEL SEBASTIÁN DELGADO
Beatriz Cerezo González (ella) procedente de Tenerife (Islas Canarias) es psicóloga y co- creadora del centro de psicoterapia Indàgora (Barcelona), especializado en psicoterapia individual y de pareja(s) sustentado en tres ejes principales: relaciones, diversidad y género. Está especializada en relaciones no-convencionales y diversidades identitarias desde una visión feminista y sistémica. Además incorpora una mirada desde el constructivismo y el análisis existencial a la problemática individual y social, mediante la psicoterapia, talleres y charlas. Es miembro de la red de psicoterapia y género en el estado español y activista en salud mental y relaciones no-monógamas desde el inicio de su carrera profesional.

Lionel Sebastián Delgado es filósofo y sociólogo y doctorando de Sociología por la Universidad de Barcelona. Miembro del Observatorio de Masculinidades de la Universidad Miguel Hernández y codirige el proyecto Hombres Contra el Patriarcado. Además de su labor de investigación, es divulgador, tallerista y formador en temas de género, política y sociología de las relaciones.

Conversatorio ONLINE >>   https://us02web.zoom.us/j/89100365909
Asteazkena
2021/10/13
18.00-19.00

Cookie-Erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politikalotura informazio handiagorako aukera ezazu.Informazio Gehiago

ACEPTAR
Aviso de cookies
X