Icono del sitio hika ateneo

IRUDI MENOPAUSIKOEN LABORATEGIA. 2. edizioa

MDV21

Zelan kontatu digute menopausia? Zelan ikusten dugu? Zelan islatzen dute publizitateak, filmeek? Eta guk, nola irudikatuko genuke? Zer da, benetan menopausia? Zer gertatuko zaigu? Eta zer ez? Zenbat menopausia mota dago?
Galdera-zerrenda luze-luzea izan zitekeen. Galdera zerrenda luze eta ezinbestekoa, menopausairen inguruko informazio eta irudi falta itzela baita. Harrigarria da munduko emakume guzti-guztiek (egunean, ia 4.000 milio baino gehiago) biziko dugun egoera, une, tarte, bizipen honek ia islarik ez izatea. Eta harrigarriena: arlo publiko zein pribatuan ematen da tabu hori.

Zenbat potere galtzen dugu informazio falta dela eta? Noren interesen aldera jotzen du? Nondik dator tabuaren iturria? Beti izan da honela? Eta Euskal Herrian? Zergatik eta zertarako hain tabu sendoa? Nola hasiko gara isiltasun hori apurtzen?

Gure menopausia isilaraztea, ezkutatzea edo negatibizatzea den indarkeria psikologiko eta sinbolikoa azpimarratu nahi dugu. Eta aurre egiteko tailer bat proposatzen dugu. Gure menopausiak gureganatzen hasteko da tailer teoriko-praktiko hau. Menopausiaren inguruko iruditegiaren falta nabarmendu ondoren, menopausia era hurbil, argi eta positiboan kontatzeko, irudikatzeko talde bat sortuko dugu eta lanean hasiko gara. Gure odola, gure hormonak, gure gorputzak gureak dira. Gureganatzea gure eskubidea da.


JOSUNE MUÑOZ
Bilbon jaio nintzen, 1967.urtean. Euskal filologoa naiz, Genero ikerketetan aditua. SKOLASTIKA amestu, diseinatu eta sortu nuen emakumeekin eta emakumeentzat. Zorionez, lagun asko hurbildu eta parte hartu dute geroago. Hiru ikerlerro hauek jorratu ditut: Mendebaldeko emakumeen literaturaren historia (ahozko literaturan arreta berezia jarriz); Afrika, Asia eta Ekialde hurbileko emakumeen literatura; eta euskal emakumeen literatura. Emakumeen hitzen inguruan aritzean gain, emakumeen begiradak eta sortzen dituzten irudiak izan ditu ikergai. Eta ondorioz, emakumeen komikiak eta erotikak landu ditut azken urteotan.

Tailerra
Asteartea
2021/10/26
18.00 – 20.00

Salir de la versión móvil