urria, 2020

mar27urr17:0020:00VAMPYRINGTALLER MDV 202017:00 - 20:00 Hika Ateneo, Ibeni Kaia, 1 Antolatzailea: Hika Ateneo Jarduera Mota:kulturaJarduera Mota 2:Politika Jardueraren EtiketaBilbao Kultura Arte Musika Hikaateneo,mujeres desenredando violencias,taller

VAMPYRING

Jardueraren Zehaztasunak

Taller MDV 2020 (Sala grande) Camila Téllez y Estzter Katalin

Tailerrean banpiroaren figuraren historia alternatibo laburraz arituko gara; Bram Stokerren Drakula (1897) estereotipo ezaguna ordezkatuko dugu gaur egungo literatura eta zinemara figura ez hain ezagunekin, hala nola Drakularen aurrekaria den Joseph Sheridan Le Fanuren (1872) Carmillarekin.
Banpiroen irudikapena ikuspegi queer, trans eta feministatik berrikustea banpiroak ezartzen duen biolentzia figura bat dekolonizatzeko modu bat da, dominazio/sumisio edo erasotzaile/biktima rolen dualitate hori geure gorputzean hartzeko modu bat da. Gainera, bere hastapenetatik beste sexualitate batzuekiko desira irudikatu zuen figura aldarrikatu nahi da, eta kutsatzearen, beste bati kosk egitearen, bestea jatearen nozioak berrikusi, eta harekin batera doan muga edo azalaren nozioa ere bai, gaur egunean hain presente dagoena. Horrela, munstro horren figura aldarrikatzea haren boterea zein zaurgarritasuna, biak, onartzean datza.
Sheridan Le Fanuren Carmilla eta Laura maitaleen pertsonaietan oinarrituta, sinbiosi-, zaurgarritasun-, babes- eta mendekotasun-egoerak agertzen dituzten jarduera partekatu batzuk proposatuko dira.

Camila Téllez (Txile, 1982). Bilbon bizi da. Artista transdiziplinarra. Haren azkeneko lan artistikoan bera bizi den espazioetako identitate adierazpen desberdinak ikertzen ditu, bai eta entzuleekin eta publikoa denarekin dituen harreman ikusezinak ere, hainbat lekuren bitartekotza-proposamenetan.

Eszter Katalin (Budapest, 1991) ikus-entzunezko artista. Vienan eta Bilbon bizi da. Queer eta feminista ikuspuntutik jarduten du, subjektibitateen irudikapen soziopolitikoa zalantzan jarriz eta harekin tentsioa sortuz. Artista egoiliarra izan zen Tabakaleran (2019) , eta gaur egun Bilbao Arte Fundazioan (2020).


En el taller se introducirá una breve historia alternativa de la figura vampírica, desplazando al popular estereotipo de Drácula de Bram Stoker (1897) por la figura predecesora de Carmilla en la novela de Joseph Sheridan Le Fanu (1872) y otras representaciones menos conocidas en la literatura hasta el cine de nuestros días.
La necesidad de revisar la historia de la representación vampírica desde las perspectivas queer, trans y feministas, es una manera de descolonizar una figura de violencia que el vampiro impone, de repensar los roles de dominación/sumisión o agresor/víctima de tal manera, que nos permita asumir esa dualidad en nuestro propio cuerpo. Además, de reivindicar la figura que desde sus comienzos representó el deseo desde otras sexualidades, de revisar la noción de contagio, de morder a otrx, de comerse a otrx, y esa noción de límite, frontera o piel que la acompaña, tan presente en nuestros días. Así, reivindicar la figura de este monstruo es asumir tanto su poder como su vulnerabilidad.
Basado en los personajes amantes de Carmilla y Laura, de la novela de Sheridan Le Fanu se propondrán una serie de ejercicios compartidos, que evidencien los estados de simbiosis, vulnerabilidad, apoyo y dependencia.

CAMILA TÉLLEZ (Chile, 1982). Vive en Bilbao. Artista transdisciplinar. En su trabajo artístico reciente, investiga distintas expresiones de identidad en los espacios que habita, así como las relaciones invisibles con la audiencia y lo público en diferentes propuestas de mediación de los lugares.

ESZTER KATALIN (Budapest, 1991) artista audiovisual. Vive en Viena y Bilbao. Desarrolla su práctica desde una perspectiva queer y feminista, cuestionando y tensionando la representación socio-política de las subjetividades. Fue artista residente en Tabakalera (2019) y actualmente en Fundación Bilbao Arte (2020).

Gehiago

Ordua

(Martitzena) 17:00 - 20:00

Antolatzailea

Hika Ateneo

Cookie-Erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politikalotura informazio handiagorako aukera ezazu.Informazio Gehiago

ACEPTAR
Aviso de cookies
X