may, 2018

fri18may21:00MUSHKUM KONTZERTUAMugaldeko rock elektroakustikoa21:00 Hika Ateneo, Ibeni Kaia, 1 Event Organized By: Mushkum taldea kultura:kulturamusika:Musika

Mushkum hika ateneo bilbao

Event Details

MUSHKUM KONTZERTUA

Mugaldeko rock elektroakustikoa

Bilboko Hika Ateneoan,

Maiatzak 18 Mayo, 21:00

Sarrera: 5€

Mushkum Hika Bilbao

TALDEKIDEAK:
Luis Vil:
kitarra, baxua eta ahotsak
Josean Valle:
Pianoa eta ahotsak
Amaya Monleón:
Perkusioa eta ahotsak
Juncal Altzugarai:
Ahotsa eta perkusioak
Mushkum 2016ko udan sortu zen taldea da. LuisVil eta Juncal Altzugarai elkarrekin ziharduten lanari jarraipena emateko, Josean Valle (Luisen ibilbidean konfidantzazko pertsona) elkartu zitzaien pianoan. Amaya Monleón, dantza mundutik datorrena, Mushkumen hain berezkoa den perkusio obsesiboei heltzen die.
Luisek buruan dituen kantei Juncalek ahotsa eta forma ematen die, hitzak ipiniz. Atmosfera berezietan murgiltzen zaituzte laukote honen  kantek, gehien bat zuzenean, non euren benetako indarra erakusten duten: atrezzoa, eszenaratzea, performancea, dantza basatia, kideen ahots gordinak, goxoak, zorrotzak,… Garrantzi handia ematen diote itxurari, musika soinuaz haratago dagoela ziurtatzen baitute eta hala adierazten digute bai bideoklipetan zen zuzenekoetan.
“Denbora”, euren lehen lanaren ostean, soinuekin jolasten jarraitu dira eta, lehenengotan, mugaldeko
rock akustikoa zena, bigarren lan honekin soinu estandarrekin apurtzeko erronka izan dute eta
rocka Mushkumdarren musikaren sustraia bada ere, elektronikarekin ere ausartu zaizkigu
oraingoan. Oso zaila izaten da talde honen musikari etiketa bat jartzea.
“NIRE TOTEM ANIMALIA”
(TPK047)
“Nire totem animalia” lan honetan, Mushkumek pausu bat gehiago eman nahi izan du. Ez bakarrik musika aldetik, irudi aldetik ere bai.
María Seco artista bilbotarrak portadarako argazkia diseinatu du, oso teknika bereziarekin, ez da ohiko argazki bat, eta hori abiapuntutzat hartuta, diskako diseinu osoa mimo handiz egin izan dute taldekideek Gorka Chamorroren laguntzaz.
Letra guztiak Juncal Altzugarairenak dira, baina oraingoan ere, kasu honetan, beste idazle euskaldun baten laguntza izan dute, Peru Calabaza Sabanek “Basamortuan” singlearen letra idatzi baitu.
Soinuaren aldetik, ikerketa lanetan aritu direla dirudi. Nahiz eta Tom Waits, Cohen eta aurreko lanean somatzen ziren soinuak atzematen diren, aurrera pausu bat eman dute Mushkumdarrek bere bigarren diskoan. Doinu elektronikoak, perkusio obsesiboak, soinu arrotzak,… denetarik dago taldearen lan honetan. Gainera, oraingoan, Sustraiak Recordsen zorroztu dituzte soinuen xehetasunak, Egoitz Palaciosen laguntzaz, abestien soinua borobilduz.

more

Organizer

Deja un comentario

Cookie-Erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politikalotura informazio handiagorako aukera ezazu.Informazio Gehiago

ACEPTAR
Aviso de cookies
X