november, 2018

wed21nov19:30Liburua: INOR EZ DELAKO PROFETA BERE MENDEANAsier Amezaga19:30 Hika Ateneo, Ibeni Kaia, 1 Event Organized By: Hika Ateneo kultura:kultura

Event Details

«INOR EZ DELAKO PROFETA BERE MENDEAN.

Gabriel Aresti egunean»

Liburuaren aurkezpena

Bilboko hikaateneoan, Azaroak 21, 19:30etan

MAHAIKIDEAK:

Asier Amezaga Etxebarria (egilea),

Iñaki Martinez de Albeniz (EHU),

Olatz Dañobeitia (EHU).

SINOPSIA:

Gabriel Aresti behin eta berriro azaleratzen den poeta dugu. Bere izenaren eta poemen errepika eta errepliken gaineko hausnarketa plazaratzen du saiakera honek. Denboran atzera eta aurrera eginez, hainbat gertakizunen arteko mapa zabaltzen du. Horretarako, Arantzazuko Batzarra, Gernikako bonbardaketaren 50. urteurrena, Euskaldunon Egunkariaren itxiera, Guggenheim Museoa edota Bilboko Aste Nagusia bezalako uneak eta guneak ditu hizpide.
Zer esan diezagukete etengabeko itzuleran bizi diren poetikek egungo euskal gizarteari buruz? Zer bitartekaritzek osatzen dute Aresti eta bere garaiarekiko irakurketa beti biziak? Iraganarekiko errepika traumatikotik haratago, afektu berriak katalizatzeko, bide berriak urratzeko, balio ote diezaguke Arestiren poetikak?

AURKEZPEN BIDEOA

Asier Amezaga (Getxo, 1986) soziologian doktorea da, Harritik herrira, Gabriel Arestiren paperak euskal kultura eta gizartean, 1954-2014 tesiarekin. Euskal Herriko Unibertsitatean egin zuen doktoregoa, Espainiako Hezkuntza Ministerioaren bekarekin. Brnoko Masaryk Unibertsitatean ibili da euskara eta euskal kultura irakurle eta bere ikerketa-ibilbidea sendotu nahian dabil orain. Indaga gizarte-ikerketako kooperatibako kidea ere bada.

Informazio gehiago

more

Time

(Wednesday) 19:30

Organizer

Hika Ateneo

Deja un comentario

Cookie-Erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politikalotura informazio handiagorako aukera ezazu.Informazio Gehiago

ACEPTAR
Aviso de cookies
X