december, 2017

fri22dec20:30KHERAU kontzertua +Jam Folk SessionEuskal Folk Akustikoa20:30 Hika Ateneo, Ibeni Kaia, 1 Event Organized By: KHERAU kultura:kulturamusika:Musika

Kherau Hika Ateneo

Event Details

Bilboko hikaateneoan, Abenduak 22 Diciembre, 20:30etan

KHERAU kontzertua

(Euskal Folk Akustikoa)

Kontzertu ostean Folk Session egongo da! Ez ahaztu zure tresna!

Euskarazko tradiziozko abesti zaharrek sorgindurik, 2007ko udaberrian abiatu zen gerora KHERAU boskote bizkaitarra izango zenaren plazaz plazako ibilbidea. Tradizio eta berrikuntza uztartzeko asmotan, lehenengo urratsetatik mantendu izan dute herri kantutegi eta propio sorturiko abestien arteko oreka, betiere, lehenengoei interpretazio garaikidea ematen dietelarik eta bigarrenetan pop edo rock estiloko egiturak jorratzen dituztelarik nazioarteko jatorrizko hainbat musika-tresna ibiliaz.

Taldeak mugarri bi ezarri ditu bide horretan: MUNDUAN ORTOZIK (Baga-Biga 2010) eta AUKHERA (Gaua 2014). Disko bietan, Kajoi flamenkoak, baxu elektrikoak eta bouzouki irlandarrak osatzen duten zimendu erritmiko sendoan dautzalarik, flauten eta trikiaren melodiak garatzen dira ahots eta landutako koruekin batera. Edozelan ere, disko batetik bestera taldearen soinuak berezko bilakaera izan du, eta eten bako eraldatzean jardutea da bandaren xedea.

Ikuskizun bizi eta indartsua eskaintzen dute, baina tenpo leuneko abestiei ere euren tartea uzten badakite, intimismoaren zertzeladek areagotzen dutelarik kontrastez beteriko errepertoria. Plaza bakoitzari ukitu desberdina eman guran, emankizunaren detaile eta moldeak eten gabe moldatzen dituzte, eta gehienetan, bertsolaritzak eta olerkigintzak agerpena izaten dute.

+INFO: http://www.kherau.com/p/info-euskera.html

kherau bilbo

more

Organizer

Deja un comentario

Cookie-Erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politikalotura informazio handiagorako aukera ezazu.Informazio Gehiago

ACEPTAR
Aviso de cookies
X