HATXE + PERU GALBETE kontzertuak

fri12jan21:0021:00 View in my timeHATXE + PERU GALBETE kontzertuak

Event Details

HATXE + PERU GALBETE kontzertuak

“HATXE” kontzertua

https://hatxe.bandcamp.com/releases

Diska berria: LEHENA

Idoia Hernandez hamar urte zituela hasi zen musika eskolan, geroago gaztetan Donostia Hiria Nazioarteko Piano Lehiaketan bigarren aipamena lortzen duelarik. Gaur egun, konposizio eta analisi ikasketekin jarraitzen du.
2Bat musika eta poesia talde esperimentalaren sortzaileetako bat da. 2016an “Los Descalzos” obra aurkeztu zuten euskal herriko hainbat txokotan, eta berriki, euren bigarrenarekin “Hésores y Monstruos” dabiltza.
2017an, bere bakarkako lana “Lehena” autoeditatzen du. 11 piano piezaz sortutako bilduma. Pianoren ahotsaz baliatuta intentsitate oszilakorrez beteriko pieza melodikoak aurkezten dizkigu, sentimendu eta emozio sakonenetatik bidaiatzeko gonbitea eginez.


“Peru Galbete” kontzertua

https://perugalbete.bandcamp.com/

Diska Berria: Voces de la Selva

Betidanik kantua ahoan izan badu ere, 2012an egindako bidai luze baten ondoren, geldirik bidaiatzeko beharra sentitu zuen Peruk. Horrela hasi zen musikaren sorgintza den bilaketan, ukeleleaz lehenik eta gaur egun istrumentu gehiago joaz, ahotsak daraman melodiari bere bidea egiten laguntzeko. Noraezean batzuetan, txiki eta handi, egaz edo lur azpitik doan ahotsa, kantautore honen kantu lasai eta malenkoniatsua gidatuko duena. Eta han, soinua hitz eta hitza esanahi denean, poesiak forma bat hartzen du norbere baitan.

Voces de la Selva proiektu musikal bolondres bat da, ohianeko animalia eta soinuek iradokita, 13 kantekin osatutako diska batekin burutu dena. Inti Wara Yassi komunitateari (CIWY) laguntzea du helburu, animalia basatien hiru zaintza zentro kudeatzen dituen irabazi-asmorik gabeko bolibiar erakundea. Funtsak lortzea ez ezik, CIWY-ren balioak eta lana ikustaraztea da asmoa, eta aldi berean, animalia basatien trafikoaren arazo handia salatzea. Musika Machia parkeko (Villa Tunari, Chapare) basoan sortua eta grabatua izan da 2016ko azaroa eta 2017ko urtarrila bitartean. Nahasketa eta masterizazioa berriz Cochabamban, Pi producciones-en eskutik.

more

Time

(Viernes) 21:00 View in my time

Organizer

Deja un comentario

Cookie-Erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politikalotura informazio handiagorako aukera ezazu.Informazio Gehiago

ACEPTAR
Aviso de cookies