Gazteon erakundeak EHn

thu04may19:0019:00 View in my timeGazteon erakundeak EHnGazte kontseilu

Gazteak TOGETHER

Event Details

BADUGU ZER ESAN!!

Gazteon erakundeak EHa

Bilboko Hika Ateneoan, Maiatzaren 4an, 19:00etan

Maialen Olabe, Euskadiko Gazte kontseilu lehendakaria

Edu Alonso, Nafarroako Gazte kontseilu Lehendakaria

Adriana Verdugo, EHUko ikasle kontseilua

Antolatzailea: Hemen Gazteak!

Gazteen Erakundeak gertutik ezagutzen
Gazteak-Together taldeak hitzaldi interesgarria antolatu du datorren maiatzaren
4rako, osteguna, Bilboko Hika Ateneo aretoan (19:30ean). Gazteei bideratutako hitzaldia
izango da, eta bertan, hiru gonbidatu ariko dira solasean: Maialen Olabe (Euskadiko Gazte
Kontseiluko Lehendakaria), Edu Alonso (Nafarroako Gazte Kontseiluko Lehendakaria) eta
Adriana Verdugo (EHUko Ikasle Kontseilua).

Gazteok eskura ditugun instituzio/erakundeen erabilera, Euskal Herriko gazteek
bertan duten parte-hartzea, eta etorkizunera begira egon daitezkeen erronkak irudikatzeko
helburuarekin, gazteen inguruan eztabaidatzeko eta hausnartzeko tartetxoa izango dugu.
Solasaldiaren gidaritza Itsaso Anduezak eramango du, Euskadiko Gazte Kontseiluko
lehendakari ohiak hain zuzen.

Joan den martxoaren 1ean, lehen hitzaldia antolatu zuen Gazteak-Together taldeak,
Donostiako Koldo Mitxelenan. Bertan, Iparraldeko Garapen Kontseiluko Paxkal Indo eta
Caroline Phillips izan ziren hizketan. Hitzaldi ziklo honekin, gazteek prozesu publikoetan
duten parte-hartzearen inguruan hausnartu eta eztabaida bat sustatu nahi da, eta aldi
berean, eskura ditugun erakundeak hobeto ezagutu.

more

Time

(Jueves) 19:00 View in my time

Deja un comentario

Cookie-Erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politikalotura informazio handiagorako aukera ezazu.Informazio Gehiago

ACEPTAR
Aviso de cookies