january, 2019

thu24jan19:30thu20:30Bilboko euskarak eta hizkuntza dinamikak

Event Details

Solasaldia Iñaki Gaminde hizkuntzalariarekin

Iñaki Gamindek hizkuntzaren arlo ezberdinak landu ditu, bariazioa, fonetika, fonologia eta dinamikak. Mendebaldeko euskalkiaren edo bizkaieraren adituetako bat dugu, tokian tokiko euskarak bildu, aztertu eta ezagutzera eman ditu. Besteak beste, Bilbotarron euskararen zuzuan (Asapala Kultur Elkartea, 2004), Bilboko euskararen gaineko liburua argitaratu du. Inguruko euskarak ere aztertu ditu, Zamudiokoa, Deriokoa, Leioakoa eta Berangokoa, besteak beste. Orain, bolondres gisa dihardu etorkinei gaztelania irakasten.

Bilboko euskara eredu eta egoerari buruz aritzeko solasaldia egingo dugu berarekin, jatorrizko euskarak eta euskara eredu berriak, euskararen egoera eta erabilera, bizilagun berriek eskaintzen diguten hizkuntza aberastasuna izango dira jorratuko ditugun gaiak.

more

Time

(Thursday) 19:30 - 20:30

Deja un comentario