1. Informatzea, hausnartzea eta ikastea:

  • Errealitatea ezagutzea, bai egiturazkoa (beren herrialdeetatik ihes egiteko nahitaezko premia, bidaietan jasan beharreko baldintza latzak, helmugako herrialdeetako estatuek jasanarazten dizkieten baldintza ankerrak…), bai unean unekoa, ahalegina eginda hedabideen arretari eusteko.
  • Sakoneko arrazoiak ezagutzea eta horiei aurre egitea, esaterako, beren herrialdeetako espoliazio historikoa edo Mendebaldeak, sustatzailea izan ez denean, etekina ateratzeko baliatu izan dituen gerrak.
2. Gaiaren gainean eskumena duten EBko gobernuen jokabide krudela salatzea, eta presioa eragitea hainbat itunetan jasotako giza eskubideak errespeta ditzaten. Bereziki nabarmentzea EB-Turkia akordioa.
3. Jende gehiago erakartzea iheslarien aldeko konpromisora:

  • Plataforman bertan, jende gehiago erakarrita, eta plataforma bera beste herri eta eskualde batzuetara hedatuta.
  • Errefuxiatuekin zein arrazismoaren eta xenofobiaren kontrako borrokarekin loturiko gaien inguruan lanean dabiltzan tokiko erakunde eta kolektiboetan.
4. Laguntza materialarekin lagunduko duten beste erakunde batzuen ekimenak babestea, betiere behar bezalako kontuarekin eginez gero (zein eskari dagoen, nola kudeatu bidalketak…), eta, batik bat, argi utzita benetako laguntza dela gobernuak gai izatea erantzukizuna bere gain hartzeko eta ados jartzeko mundua ez dadin izan hain ankerra eta bai, ordea, gizatiarragoa.
__