- Errealitatea ezagutzea, bai egiturazkoa (beren herrialdeetatik ihes egiteko nahitaezko premia, bidaietan jasan beharreko baldintza latzak, helmugako herrialdeetako estatuek jasanarazten dizkieten baldintza ankerrak…), bai unean unekoa, ahalegina eginda hedabideen arretari eusteko.
- Sakoneko arrazoiak ezagutzea eta horiei aurre egitea, esaterako, beren herrialdeetako espoliazio historikoa edo Mendebaldeak, sustatzailea izan ez denean, etekina ateratzeko baliatu izan dituen gerrak.
- Plataforman bertan, jende gehiago erakarrita, eta plataforma bera beste herri eta eskualde batzuetara hedatuta.
- Errefuxiatuekin zein arrazismoaren eta xenofobiaren kontrako borrokarekin loturiko gaien inguruan lanean dabiltzan tokiko erakunde eta kolektiboetan.