hika ateneo

Emakumeak Indarkeriak Askatzen VII

“Boterea eta pribilegioetan”

“Boterea eta pribilegioetan” jartzen dugu berriro arreta. Berriro nabarmendu nahi ditugu gure inguruko botere-harremanak eta jardunaldi hauen beste edizio bat zabaltzen dugu harreman horiek arakatzen jarraitzeko. Boterea harreman guztietan nola dagoen begiratu beharra nabarmendu nahi dugu. Eskola edo familia moduko sistema bertikaletan sozializatu ondoren boterea nabarmenkeriaz agertzeko gehiegikeria egiten nola ikasi dugun arreta jarrri nahi dugu. Konfigurazio horiek nola bihurtzen dira egiturazko indarkeria? Nola ageri dira gure ingurune sozio-afektiboan? Jakitun al gara gure testuinguruan zer pribilegio ditugun?

Lankidetzan gehiago oinarritutako boterea ezartzeko aukera emango digun balio – aldaketa behar dugu eta “honen gaineko boterea” “honetarako boterea” bihurtu ahal izateko, jakin behar dugu zein diren gure pribilegioak eta baita horiekin munduan nola murgiltzen garen ere.

Nik ezin dut dudan boterea gainetik kendu, ezin dut azaleko kolorea edo adina ezabatu, ezta nire jaiolekua ere. Ezin ditut titulu akademikoak kendu. Ez du zentzurik nire sexu-orientazioari edo nire generoari uko egiteak, eta ez du askorik balio euskara eta ingelesa ez ikasteak. Baina jabetu naiteke zer elementuk ipintzen nauten botere- posizioan. Horretatik abiatuta, nire testuinguruan ipini beharreko ekintza-gaitasuna dut.

Bakoitzak duen boterea ez aitortzea iraingarria izan daiteke. Hori dela eta, gure ohiko zereginetan dauden boterezko egitura hierarkikoak askatzera gonbidatzen dugu gure burua.

María Salazar Riaño
2021eko iraila

PARTE HARTZEN DUTE:

Creación colectiva junto a Erein Kolektiboa.
Beatriz Cerezo
Lionel Delgado
Blanca Ortiga
Josune Muñoz
Izaskun Zarrandikoetxea
Estitxu Fernandez Maritxalar
Leticia Urretabizkaia
Vicky
Jesenia
Lis Es Beth
La Posada de los Abrazos
Maternidades Bollo
Madres Solteras por Elección.
Udane HerFer
Creación colectiva junto a Marisol Gil

Emakumeak Indarkeriak Askatzen VII
Salir de la versión móvil