“INOR EZ DELAKO PROFETA BERE MENDEAN.
Gabriel Aresti egunean”
Liburuaren aurkezpena
Bilboko hikaateneoan, Azaroak 21, 19:30etan
MAHAIKIDEAK:
Asier Amezaga Etxebarria (egilea),
Iñaki Martinez de Albeniz (EHU),
Olatz Dañobeitia (EHU).
–
SINOPSIA:
Gabriel Aresti behin eta berriro azaleratzen den poeta dugu. Bere izenaren eta poemen errepika eta errepliken gaineko hausnarketa plazaratzen du saiakera honek. Denboran atzera eta aurrera eginez, hainbat gertakizunen arteko mapa zabaltzen du. Horretarako, Arantzazuko Batzarra, Gernikako bonbardaketaren 50. urteurrena, Euskaldunon Egunkariaren itxiera, Guggenheim Museoa edota Bilboko Aste Nagusia bezalako uneak eta guneak ditu hizpide.
Zer esan diezagukete etengabeko itzuleran bizi diren poetikek egungo euskal gizarteari buruz? Zer bitartekaritzek osatzen dute Aresti eta bere garaiarekiko irakurketa beti biziak? Iraganarekiko errepika traumatikotik haratago, afektu berriak katalizatzeko, bide berriak urratzeko, balio ote diezaguke Arestiren poetikak?
AURKEZPEN BIDEOA
Asier Amezaga (Getxo, 1986) soziologian doktorea da, Harritik herrira, Gabriel Arestiren paperak euskal kultura eta gizartean, 1954-2014 tesiarekin. Euskal Herriko Unibertsitatean egin zuen doktoregoa, Espainiako Hezkuntza Ministerioaren bekarekin. Brnoko Masaryk Unibertsitatean ibili da euskara eta euskal kultura irakurle eta bere ikerketa-ibilbidea sendotu nahian dabil orain. Indaga gizarte-ikerketako kooperatibako kidea ere bada.
Informazio gehiago