Maitasun erromantikoak besteen zaintza gure bizitzen ardatza izan behar dela kantatzen, kontatzen, erakusten digu. Besteen (gizonen) beharrak gureak (emakumeenak) baino askoz garrantzitsuagoak direla azpimarratzen duen
Event Details
Maitasun erromantikoak besteen zaintza gure bizitzen ardatza izan behar dela kantatzen, kontatzen, erakusten digu. Besteen (gizonen) beharrak gureak (emakumeenak) baino askoz garrantzitsuagoak direla azpimarratzen duen gizarte, kultura honetan oso zaila izaten da gure nahiak eta desirak ezagutzea, baina bada aldarrikatzeko eta lortzeko garaia.
Horretarako, ezinbestekoa da aurreko bizipenak gureganatzea eta sare feministetatik dabiltzan teoriak eta praktikak ezagutzea. Gure plazerren bila goaz. Zatoz!
Imparte: Josune Muñoz de Skolastika
Bilbon jaio nintzen, 1967.urtean. Euskal filologoa naiz, Genero ikerketetan aditua. SKOLASTIKA amestu, diseinatu eta sortu nuen emakumeekin eta emakumeentzat.
Zorionez, lagun asko hurbildu eta parte hartu dute geroago. Hiru ikerlerro hauek jorratu ditut: Mendebaldeko emakumeen literaturaren historia (ahozko literaturan arreta berezia jarriz); Afrika, Asia eta Ekialde hurbileko emakumeen literatura; eta euskal emakumeen literatura. Emakumeen hitzen inguruan aritzean gain, emakumeen begiradak eta sortzen dituzten irudiak izan ditu ikergai. Eta ondorioz, emakumeen komikiak eta erotikak landu ditut azken urteotan.
Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politikalotura informazio handiagorako aukera ezazu.Informazio Gehiago