Icono del sitio hika ateneo

ZINEGOAK 2021

NOLA ESAN/IZAN BOLLERA EUSKARAZ?

NOLA ESAN/IZAN BOLLERA EUSKARAZ?

NOLA ESAN/IZAN BOLLERA EUSKARAZ?

Nola esaten dugu «lesbiana» euskaraz? Nola izendatzen dugu gure burua, gure praktika, gure
subjektu politikoa? Eta kontuan izanik euskara minorizatuta dagoela, egoera diglosikoan,
zapaldua, zer pentsatzen edo sentitzen dugu erdal maileguak erabiltzean? Egin dugu inoiz
saiakera pertsonalki edo kolektiboki euskarazko hitzak topatzeko edo sortzeko?
Hala bada, zeintzuk izan dira emaitzak?
Galdera horietatik abiatuta, euskal idazleen, itzultzaileen, bertsolarien eta aktibisten ekarpenak
plazaratuko ditugu; Itxaro Borda, Aitor Arana eta Amaia Alvarez Uriaren ekarpenetan
oinarritutako glosario bat zabalduko dugu eta bollo bertso saioaz gozatuko dugu.

Martxoaren 12an, 18:00etan, Hika Ateneon, June Fernandezek hainbat sortzailerekin partekatu
duen lan prozesua irekiko du. Besteak beste, bertan izan ditugu Amaia Alvarez Uria, Itxaro
Borda, Aitor Arana, Ainara Artetxe, Josune Ortiz, Ainara Sarasketa, Arrate Hidalgo, Irati Leon,
Danele Sarriugarte, Ana I. Morales, Fermin Zabaltza, Amaia Agirre eta Eli Pagola.

Hitzen glosarioa aurkeztu ondoren, Amaia Agirre eta Eli Pagola bertsolariekin jolastuko gara
bertso bollo saioan.

Salir de la versión móvil