V. Munduko Inprobisazio Topaketa
Munduko Inprobisazio tradizioak biltzen dira topaketa honetan.
Aukera ederra, bi inprobisazio eta kultura ondaretaz gozatzeko, saio elebidunean.
Oihana Bartra (EH, Bertsolaria)
Alexis Díaz Pimienta (Kuba, Repentista)
Azaroaren 10ean, ostirala, 21:00etan
Dohaneko saioa izango da!
Aurten ere Munduko Inprobisazio Topaketa antolatu dugu Hika Ateneon, bostgarren aldiz.
Oraingoan, Alexis Diaz Pimienta repentista kubatarra Oihana Bartra izango du aurrez aurre. Aukera ederra, bi inprobisazio eta kultura ondaretaz gozatzeko, saio elebidunean.
Kubatar telebistan 25 urte baino gehiago egonda, Diaz-Pimientak inprobisazioa 30 herrialde baino gehiagotara helarazi du, eta eszenatokia besteren artean honako artistekin partekatu du: Silvio Rodríguez, Jorge Drexler, Danny Rivera, Albita Rodríguez, Kiko Veneno, Hernán López-Nussa, Martin Buscaglia, Celina González, Isaac Delgado, Amaury Perez.
Oihana Bartra, bertsolari bilbotarra, bigarrenez izango da gurekin Munduko Ahozko Inprobisazio Topaketan. Hirugarrengoz jarraian Oihana Bartra (Bilbo, 1984) izango da Bilboko ordezkari bakarra Bertsolari Txapelketa Nagusian. 2009an eta 2013an ere parte hartu ostean, iazko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako 10. postuak eskubidea eman zion santutxuarrari urriaren 1ean Leitzan (Nafarroa) kantetako.
https://bertsoa.eus/bertsolariak/oihana-bartra
Gozatzen joan zaitezten, hementxe duzu Pimientak gurekin egon den Yeray Rodriguezekin batera inprobisatutako “controversia”:
Anima zaitzte eta parte hartu!!
Zuen zain gaude!!
Antolatzailea: Hikaateneo
Laguntzailea: Euskadi-Kuba
Bebeslea: Bilboko Udala