Ohitura bihurtzen ari denez, Hikaateneok, Atxuriko Jai Batzordearekin batera, Euskararen Astea antolatu dugu euskararen nazioarteko eguna ospatzeko.
Azaroaren 28tik abenduaren 5era bitartean hainbat jarduera egingo ditugu Atxuri auzoko hainbat gune eta erakundetan.
Abenduaren 4an, osteguna, Tribialeko haurrentzako bertsio bat prestatu dugu. Joko hau oso bertsio dinamikoa eta dibertigarria da, haurrentzako eguneroko galderekin.
Abenduaren 5ean, ostirala, 17: 00etan, Alberto Bargos ipuin kontalariak «Non kontxo dago Olentzeroren Txapela» ipuina kontatuko du Hikaateneon