hika ateneo

TAILERRA “Gure zaintza eta plazerren bila” (EUSKERA)

Maitasun erromantikoak besteen zaintza gure bizitzen ardatza izan behar dela kantatzen, kontatzen, erakusten digu. Besteen (gizonen) beharrak  gureak (emakumeenak) baino askoz  garrantzitsuagoak direla azpimarratzen duen gizarte, kultura honetan oso zaila izaten da gure nahiak eta desirak ezagutzea, baina bada aldarrikatzeko eta lortzeko garaia.

Horretarako, ezinbestekoa da  aurreko  bizipenak  gureganatzea eta sare feministetatik dabiltzan  teoriak eta praktikak ezagutzea. Gure plazerren bila goaz. Zatoz!

Imparte: Josune Muñoz de Skolastika

Bilbon jaio nintzen, 1967.urtean. Euskal filologoa naiz, Genero ikerketetan aditua. SKOLASTIKA amestu, diseinatu eta sortu nuen emakumeekin eta emakumeentzat.

Zorionez, lagun asko hurbildu eta parte hartu dute geroago. Hiru ikerlerro hauek jorratu ditut: Mendebaldeko emakumeen literaturaren historia (ahozko literaturan arreta berezia jarriz); Afrika, Asia eta Ekialde hurbileko emakumeen literatura; eta euskal emakumeen literatura. Emakumeen hitzen inguruan aritzean gain, emakumeen begiradak eta sortzen dituzten irudiak izan ditu ikergai. Eta ondorioz, emakumeen komikiak eta erotikak landu ditut azken urteotan.

Salir de la versión móvil