Icono del sitio hika ateneo

SALSABACHATAQUEER

Zergatik Salsa Bachata Queer?

Nire espezialitatea bailes de salón da. Bertan bikoteka egiten diren dantza mordoa sartzen dira (salsa eta bachata barne). Nik txikitatik liderraren rola ikasi nuen nire bikotea nire ahizpa izanik. Dantza estilo hauetan erabiltzen ziren hitzak «chico» eta «chica» ziren (gaur egun oraindik asko ematen den zerbait da), Lider (eramaten duen pertsona) eta Follower (jarraitzen duen pertsona) erabili beharrean. Baina ni ez naiz «chico» horrekin identifikatzen eta ni bezala, noski, beste hainbeste (baita alderantziz ere «chica» horren barruan). Hori aldatu eta espazio seguru batean dantzatu nahiean sortu zen Salsa Bachata Queer. Gainera, izena ez ezik, helburua ere nahi den rola edo bi rolak egiteko aukera ematea da

IMPARTE:

Nerea Hernandez Antero, Donostiarra, 29 urte.

5 urte zituenetik dantza munduan murgildua. Ballet-arekin hasi zen adin hartan eta 13 urte zituen arte aritu zen. 6 urterekin euskal dantzetan hasi zen 12 urteak bete arte. 7 urte zituela bailes de salón egiten hasi zen gaur egun arte. 19 urte zituela dantza garaikidea (5-6 urtez) eta street dance edo urbanoa egiten hasi zen, azkeneko hau gaur egun ere jarraituz. Duela 8 bat urtetik salsa eta bachata irakaslea da, beste dantza estilo batzuen artean. Baina 2022an salsa eta bachata estiloen barruan salsa bachata queer sortu dute.

Salir de la versión móvil