"PASIONARIA: BERE BIZITZA", Alberto Bargos

tue29oct19:00tue21:0019:00 - 21:00 View in my time"PASIONARIA: BERE BIZITZA", Alberto BargosLiburuaren aurkezpena

Event Details

Dolores Ibarruri Gómez, Pasionaria, Gallarta herrian jaio zen 1895ean. Bere familia meatzaria izan zen. Gaztetan irakasle-ikasketak egin nahi izan zituen baina etxean ez zeukaten behar beste diru. Meatzari eta sozialista amorratu batekin ezkondu zen. Pobrezia gorrian bizi ziren baina mundua alda zitekeela uste zuen. Xede hau lortzeko komunista bihurtu zen eta egunkarietan idazten hasi zen. Bere lehenengo artikulua Pasionaria ezizenez sinatu zuen. Bigarren Errepublikan diputatua izatera heldu zen. Baina 1936an, Gerra Zibila hasi zen. Errepublikako milizianoen alde borrokatu zuen. Azkenean, Franco jeneralaren faxistek gerra irabazi zuten. Horregatik, bere herrialdetik alde egin behar izan zuen. Han zegoela, Espainiako alderdi komunistako buru aukeratu zuten. Demokrazia berpiztu zen eta Pasionariak bere herrira itzultzea lortu zuen. Berriro, diputatu hautatua izan zen. Mitin askotan ibili zen eta etengabe idazten jarraitu zuen. 1989an, 93 urte zituela, hil zen.

more

Time

(Martes) 19:00 - 21:00 View in my time

Cookie-Erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politikalotura informazio handiagorako aukera ezazu.Informazio Gehiago

ACEPTAR
Aviso de cookies