martxoa, 2022

bar04mar20:30bar22:00ISLABATISLABAT. #KONTZERTUA20:30 - 22:00 Ibeni Kaia, 1 Antolatzailea: Hika Ateneo Jarduera Mota:kulturamusika:Musika

Jardueraren Zehaztasunak

KONTZERTUA

Islabat: «Erraietatik sortu eta ilunetik argira doan bidaia, isla bakar batean hamaika egonezin islatzen dituena»

Hitz joko honen atzean Asier Olabarrieta (Hiri asko bere baitan, Zisma, HHD) musikaria topatuko dugu. 2022ko martxoan mimo handiz ehundutako proiektu kontzeptuala plazaratuko du, 6 abestiz osatutako (K)ito EP-a hain zuzen ere.
Track bakarrean barrenera egindako bidaian ispiluan aurrez-aurre jarri eta isla bakarrean norberaren beldurrak, hauskortasuna eta ezinegonak maisuki biluztu ditu. Lokatzetan ondutako uzta izanik, Islabat soinu ilunen gourmetentzako dastatze menu bikaina da, rocketik eta iluntasunetik edaten duen proposamen sailkaezina, intentsitatearekin jolasean eta ñabarduraz betea.
Josu Erviti ekoizlearekin batera lan berezi eta pertsonal hau elegantzia handiz jantzi du.
Hainbat bidaide gehitu zaizkio prozesuan zehar. Doinu eta hitzetan sortzaile diren hainbat lagunen argi printzak daude, hala-nola, Silvia Hernandez, Iban Urizar ‘Amorante’, Xabier Agirre ‘NI’, Unai Villena, Goizane Aizpurua, Iker Olabarrieta…
Zuzeneko emanaldietarako bere betiko lagunak izango ditu musika bidaide: Andoni Alonso (bateria), Jesus Jimenez (gitarra, klarinetea, sinteak eta koroak) eta Aitzol Mujika (baxua eta koroak).
7€ + Diska opari .
Sarrerak takillan kontzertuko egunean. Ez da aurresalmenta egongo.

Gehiago

Ordua

(Barikua) 20:30 - 22:00

Antolatzailea

Hika Ateneo

Health Guidelines for this Event

Masks Required
Vaccination Required

Cookie-Erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politikalotura informazio handiagorako aukera ezazu.Informazio Gehiago

ACEPTAR
Aviso de cookies
X