IRUDI MENOPAUSIKOEN LABORATEGIA

egu12aza18:00egu20:0018:00 - 20:00 View in my timeIRUDI MENOPAUSIKOEN LABORATEGIATALLER MDV 2020

josune muñoz

Jardueraren Zehaztasunak

Taller MDV 2020


Zelan kontatu digute menopausia? Zelan ikusten dugu? Zelan islatzen dute publizitateak, filmek? Eta guk nola irudikatuko genuke? Zer da benetan menopausia? Zer gertatuko zaigu? Eta zer ez? Zenbat menopausia mota daude?


Galdera-zerrenda luze-luzea izan zitekeen. Galdera zerrenda luze eta ezinbestekoa, menopausiaren inguruko informazio eta irudi falta itzela baita. Harrigarria da munduko emakume guzti-guztiek (gaur egun ia 4.000 milioik baino gehiagok) biziko dugun egoera, une, tarte, bizipen horrek ia islarik ez izatea. Eta harrigarriena: arlo publiko zein pribatuan gertatzen da tabu hori.

Zenbat botere galtzen dugu informazio falta dela eta? Noren interesen aldera jotzen du? Non dago tabuaren iturria? Beti izan da honela? Eta Euskal Herrian? Zergatik eta zertarako hain tabu sendoa? Nola hasiko gara isiltasun hori apurtzen?

Gure menopausia isilarazteak, ezkutatzeak edo negatibizatzeak berekin dakarren indarkeria psikologiko eta sinbolikoa azpimarratu nahi dugu. Eta horri aurre egiteko tailer bat proposatzen dugu. Gure menopausiak gureganatzen hasteko da tailer teoriko-praktiko hau. Menopausiaren inguruko iruditegiaren falta nabarmendu ondoren, menopausia era hurbil, argi eta positiboan kontatzeko, irudikatzeko talde bat sortuko dugu, eta lanean hasiko gara. Gure odola, gure hormonak, gure gorputzak geureak dira. Haiek geureganatzea geure eskubidea da.

JOSUNE MUÑOZ


Bilbon jaio nintzen, 1967.urtean. Euskal filologoa naiz, Genero ikerketetan aditua. SKOLASTIKA amestu, diseinatu eta sortu nuen emakumeekin eta emakumeentzat. Zorionez, gerora lagun asko hurbildu dira eta parte hartu dute bertan. Hiru ikerlerro hauek jorratu ditut: Mendebaldeko emakumeen literaturaren historia (ahozko literaturan arreta berezia jarriz); Afrika, Asia eta Ekialde hurbileko emakumeen literatura; eta euskal emakumeen literatura. Emakumeen hitzen inguruan aritzean gain, emakumeen begiradak eta sortzen dituzten irudiak izan ditu ikergai. Eta ondorioz, emakumeen komikiak eta erotikak landu ditut azken urteotan.


Gehiago

Ordua

(Eguena) 18:00 - 20:00 View in my time

Antolatzailea

Cookie-Erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politikalotura informazio handiagorako aukera ezazu.Informazio Gehiago

ACEPTAR
Aviso de cookies