Izkiko parke naturala Arabako hego-ekialdean dago eta, bertan, paisaia ugari daude. Izkikoa Euskal Autonomia Erkidegoko laugarren parke naturalik handiena da, Gorbeia, Aizkorri-Aratz eta Aralarko parke naturalen atzetik.
Parke naturalak ditugu berariaz babestutako eremuak, balio ekologiko handikoak eta eder- ederrak direlako. Halako lekuetan, flora eta faunako espezie anitzak eta denboran zehar iraun duten giza jarduerak nabarmentzekoak dira eta, elementu guztien artean, ondare ekologiko eta kultural bikaina osatzen dute. Izkiko parke naturalean, funtsean, basoak eta arrokak aurkituko ditugu. Batez ere, ameztiak hazten dira parkean, baina, arruntean, pagadiak, garrigak, haltzadiak, erkameztiak, baso mistoak, urkidiak, lertxunen zuhaiztiak eta beste aurki ditzakegu parkean. Ibai txikiek –Izki, Molino, Ega– harana zeharkatzen dute. Leku batzuetan, ur-putzuak ageri dira azalean, idoi, istinga edo zohikaztegi hasiberri gisa. Eremu heze horietan, anfibioz eta hegaztiz –txilinporta txikia, murgil handia…– osatutako fauna interesgarriaz gainera, flora baliotsua garatu da, esate baterako, igebelar zuria eta askotariko landare karniboroak. Zeruan berriz, basoaren gainetik hegan ageri direla, arrano beltz, belatz handi, sai zuri eta sai arre ederrak ikus daitezke. Horiek guztiak Izkiko gailurretako harkaiztegi ebakietan bizi eta hazi egiten
dira. Goialdeetako larredi zabaletan, behiak, behorrak eta ardiak bazkatzen dira eta horrek gizakien zantzuaren berri ematen digu.
Kultura ondare oparoak mendi-haran horietako historia erakusten digu: haitzulo artifizialak, baselizak, herrixka gotortuak, tumuluak, karobiak, gazteluak, aztarna arkeologikoak… eta horien guztien buru Erdi Aroko herria dugu, parkearen barruan dagoen biztanlegune bakarra. Gastronomiak, eskulangintzak, ohiko jaiek, erromeriek, eta Izkitik gertuko herrietan han-hemenka dauden landetxe abegitsu eta erosoek are interesgarriago bihurtzen dute parke naturala.
https://izkiparkea.eus/eu/parke-naturala
Circular desde Maeztu (Atauri/Arburu 1048m/Sta. Ageda 1041m/Mendibibila
1043m/Peñalascinco 907m/Zabalegi 865m/Peñas de Obi 854m)
Larunbata 25: Salida 8:00h. San Nicolás.
Tiempo estimado – Iraupen taxutua: 3,5 ordu +/-(gehi etenaldiak)
Dificultad – Zailtasuna: ertaina/moderada.
Desnivel – Goibehea: 551m. + // 551m. –
Altitud máxima/Altitude maximoa: 1048m.
Altitud mínima/Altitude minimoa: 637m.
Distancia total-Distantzia osoa: +/- 12,5Km.
hikaateneo menditalde – irteerak 2025
URTARRILAK 25 ENERO
“Bazkaria Maeztuko Los Roturos jatetxean”
PREZIOA: 42€ (ATENEOKO KIDEENTZAT: 39€)
Fecha límite de ingreso: Viernes 17.
Nº DE CUENTA: CLP: IBAN ES05 3035-0104-21-1040027518
(Titular: Asociación para el debate y la reflexión hikaateneo)
*La única garantía de reserva de plaza es haber abonado el importe de la misma.
*En el epígrafe “concepto” indicar nombre y apellido.
IRTEERA ORDUA: 8:00etan, SAN NICOLASetik.
EGURALDIA ETA BIDEEN EGOERAREN ARABERA IBILBIDEA ETA DENBORA ALDA DAITEZKE. TODAS LAS SALIDAS ORGANIZADAS ESTÁN SUJETAS A MODIFICACIONES, INCLUIDA SU CANCELACIÓN, EN FUNCIÓN DE LAS CIRCUNSTANCIAS.
QUIENES PARTICIPEN DEBEN CONOCER SU CAPACIDAD PARA COMPLETAR LOS ITINERARIOS PROPUESTOS Y LOS RIESGOS QUE LA ACTIVIDAD IMPLICA, ASUMIENDO SUS CONSECUENCIAS; POR TODO ELLO ES ACONSEJABLE FEDERARSE.
- INFO: menditalde@gmail.com
Si es la primera vez que vienes con nosotros, envíanos un email con tu nombre y número
de teléfono. Lehenengo aldiz bazatoz gugaz, bihalguzu email bat zure izena eta teléfonogaz.
Urrengo irteera: otsailak 22.
Travesía Ajo-Somo