INDARKERIA OBSTETRIKOA, PSIKOLOGIATIK BEGIRATUTA.
Indarkeria obstetrikoa genero-indarkeria mota bat da. Abusuzko jokabidearen eta gehiegizko medikalizazio eta patologizazioaren bitartez, haurdunaldian, erditzean eta erditu ostean eragindako tratu txarra litzateke, emakumearengan eta bere umearengan ondorio fisiko eta psikologiko larriak eragin ditzakeena.