Aupa lagun maiteak!!!
Mezu honen helburua hikaateneoan antolatu dugun BERTSO-BAZKARIrako gonbitea luzatzea da. Halaxe da, ohitura bihurtu da urtero kategoria handiko bertso saioa ikusi eta entzuteko aukera izatea ateneoan.
Aurten ere saio ezin hobea zuenganatuko dugu.
Bertsoak jartzen Aitor Mendiluze eta Jone Uria arituko dira eta Gai-jartzaile lanetan Martin Barriuso.
Aurten ere umeak dituzuenoi bertso-bazkarian parte hartzea errazteko asmoz, haurrak zaintzeko zerbitzua eta umeentzako menua egongo dira!!!
Saio mundial hau noiz izango den jakiteko irrikitan zaudetenez.. .horra hor, Azaroak 16 larunbata, ordubi t’erdietatik aurrera.
Gure saioetan badakigu tripa ondo betetzeak daukan garrantzia, horregatik hurrengo menu aparta prestatu dizuegu:
HASIERAKO PLATERAK
Hika entsalada
Frijituak
BIGARREN PLATERAK
1/2 Saiheski erreak barbakoa saltsakin – 1/2 Legatza saltsa berdean gulekin
LIMOIZKO KREMA
OGIA+URTEKO ARDOA+URA
Hau guzti hau, bazkari mundiala, punta-puntako bertsolariak, giro ezin hobea, lagunak, umorea….prezio harrigarrietan. Bazkidea bazara eta azaroaren 8ra arte izena ematen baduzu 19€ (22€ bazkideak ez direnak). Berandu bazabiltza eta azaroaren 9etik aurrera izena ematen baduzu 3€ gehiago ordaindu beharko duzu.
Umeentzako menua 7 eurokoa da.
Barazkijaleak eta beganoak ez ditugu ahaztu, nahi izanez gero menu beganoa eskatu ahal duzue.
Izena emateko betiko kanalak erabili.
Emailez: hikaateneo.euskara@gmail.com.
EZ IZAN DUDARIK!!
EZ EZAZU AUKERA GALDU!!!!
KOADRILA OSOA EKARRI!!!!
ETZAZU INBIDIARIK PASA SAIOA KONTATZEN DIZUTENEAN!!!!
ZURE ZAIN GAUDE!!!!!!